jueves, 22 de noviembre de 2012

AGURRA


Iritsi da blog honi behin behineko amaiera emateko garaia,guk ahal dena egin dugu. Zuei ahal den  informazio gehien ailegatzea izan da gure helburua eta bertan gertaturakoa zuek sentitzea zen beste helburuetariko bat. Espero dugu blog hau zure gustokoa izan dadin.


AGUR ETA BESTE BAT ARTE!!!
 



ELKARRIZKETAK



Pasa den astean, Gernikara joan ginen. Dakizuenez talde bakoitzak elkarrizketak egin behar zituen. Hemen daukazue elkarrizketa bat :






ALEMANIARREK BARKAMENA ESKATZEN DUTE


Gernikako herriak Roman Herzog 1994 eta 1999 urte artean Alemaniako presidente izandakoa omen du. Herzogek 1997an Gernikako bonbardaketa Condor Legioko hegazkinek burutu zutela aitortu zuen eta barkamena eskatu zuen. Keinu hori dela eta, VIII. Gernika Saria emango diote. Era berean, Lokarri eta Gernika Gogoratuz ikerketa zentroek ere saria jaso dute. Hona hemen bideo bat honi buruz:

                                             http://www.hamaika.tv/tb/bideo/4570

 

 

Alemaniarrek Barkamena eskatu zuten 1997. urtean, bombardaketaren 50. urteurrenean. Gernikako udaletxeak gutun bat bere begikatazuna adierazteko aitortu zuten Bombardaketa Legion Condorrek Gernika bombardeatzea bere plana zen.








Hamabost urte zeukan Luis Iriondok bildurra hur-hurretik ezagutu zuenean. 1937ko apirilaren 26a zan, merkadu-eguna. Gernika ganezka zegoen. Kanpai-hotsek erasoa iragarri zuten eta, handik aurrera, dana izan zen sua eta kea.





LEIARPEKO ARETOA


Leiarpeko Aretoa jatorriz aterpe bako gunea izatea baino ez bazen arkitektoaren asmoa, 1964.ean Bizkaiako kondaira azltzeko museo bihurtu zen. Batzar Nagusiak berreskuratu zirenetik, Etxea bera eta Areto hori Erakundearen zereginetarako erabilten dira. Areto horretan dagoen gauzarik aipagarrienak leiarrezko estalkia da,1985.ean Bilboko Vidieras de Arte SA empresa egindako artizau - lana, egin dutena eta handiena.
Gernikako Haritza Bizkaiko herrien topagunen simbolikotzat agertzen da leiarreko irudietan. Erdialdea Haritza eta tribunea daude, aintxinako jatorrizko Batzar Nagusien gomutagarri albo bate"Lege Zarra" idatzita agertzen da, Bizkaiako Jaunek zin eta bete behar zuten. Legeak gogorazoteko; eta, beste alde batetik, Lurraldearen ekonomiari buruzko irudia. Inguru gustian Bizkaiko herrietako monumenturik adierazgarrienak agertzen dira.
                          


Beste erakusgai batzuk

Leiarpeko aretoan Erakundearekin lotutako erakusgaiak  ikusi ahal ditugu.

-Batzar Nagusien bozketetan erabiletako zidarrezko bolatxuak(XVII.mendekoak).
-Aldun Nagusien agintari-makilak(XVIII.mendekoak).
-Batzar Nagusietan erabilitako zidarrezko idas-tresnak(XVIII.mendekoak).
-Arginarik-makilak(Eleizateetako ordezkarien argintaritzaren adierazgari ziren).
-Bizkaiko Jaurerriko jaurtzekarguen zin egiteetan egoten zen kurutzea.
-Jon Argatxa Etxeandiak 1931.ean egindako etxe-irudia, 1978.ean barriztutakoa.

BATZARRETXEA

Bizkaiko herrien batzarleku izan da Gernika mendeetan zehar. Aintzinean eleizateek ordezkariak bidaltzen zituzten Gernikara, Jaurerriaren arazoez eztabaidatzeko. Gernikako haritzaren ondoan batzen ziren eta batzarroi Bizkaiko Batzar Nagusi deitzen zioten. Batzarrak 1979. urtera arte egin ziren, urte horretan kendu zituzten eta Foruak, hau da, Bizkaiak bere buruari emandako berariazko legeak.
Ordutik aurrera 102 urte egon ginen Batzar Naguzi barik 1979.ean berreskuratu genituen arte. Urte horretan hasten da, bada, foru-erakunde honen bigarren aldia.




Batzarretxea eta Gernikako haritza gure herriaren kondairaren ikur biziak dira.Batzarretxea Bizkaiko erakunderik gorenaren egoitza da eta foru-aretxaren ondoan dago. Gernikako haritza Euskal Herri guztiko herrialdeen topagune da, muga politikoak gainditu eta kultura eta etnografia-ohitura berezi eta aberatsen jabe den herri honen elkarleku.                                      






Gernikako Aretxaren inguruan beste eraikuntza batzuk be egon ziran azpaldia, 1826. urtean gaur egun dagoen Batzarretxea egiten hasi ziren arte.

GERNIKAKO HARITZA



Gernikako Haritza da euskaldunek daukaten ikurrik entzutetsuena eta unibertsalena. Hasiera batan Haritz horren gerizpean egiten ziren Bizkaiko nherriek izendatutako ordezkarien Batzar Nagusiak.




Batzarretxearen eta estalpeko tribunearen inguru horretan daude izan ditugun Haritzak. Gaur eguneko Gernikako Haritza 2005.ean sartu zen, ordurako 19 urte zituela. Horren aurrekoak bedargunean dagoz; harrizko zutabez inguratuta Haritz Zaharra dago, daukagunik eta Gernikako Haritzarik zaharrena, baina ez lehenengoa. Horren oinordekoa 1860. urtean sartu zen eta hortxe egon zen, zin-egiteko tribunaren aurrealdan, 2004. urtean igertu eta bere lekuan beste bat sartu beharra egon zen arte.

Haritzaren esangura sinbolikoak, Euskal Herriaren senak eta izakerak belaunaldiz belaunaldi errepresentatu egin du.

Batzarretxearen aurrealdeari begiratu ezkero, laster baten ikusten da apaindura gehiegikeria, eredu neoklasikoak agintzen zuen moduan. Etxearen atzealdean estalpeko jarlekuetarako tribuna daukagu, zutabez hornitua eta eredu neoklasikoan eginda. Batzar Nagusietako agintarien jarlekuetarako beste eraikin txiki bat zegoen aspaldian, materialez eta itxuraz oraingoa baino apalagoa.

Gauza berezietarako baino ez, da erabilten gaur egun, Lehendakariak edo Bizkaiko Ahaldun Nagusiak karguari zin egin behar duenean esaterako.





LITERATURA APUR BAT

   


Gernika gai ospetsu bat izan da literaturan historian zehar, hona hemen poema batzuk:

Telesforo Monzon izena zuen Euskal Barne ministro batek “Guernica”izeneko poema bat idatzi zuen,poema honek herriko tipo batek ikusi zuena deskribatzen du,eta Gernikako arbolaz hitz egiten du,poema honen helburua Gernikan gertatutakoa azaltzeas gain ,Gernikatarrak moralez indartzea zen.

Guernica 

De noche, sobre Vizcaya, el cielo
se apareció ensangrentado…
Bajo las piedras aún ardían
las brasas de nuestro pueblo.
Incrédulo, llegué a Gernika
en torno a la medianoche.
¡El pueblo iluminado por el fuego!
¡Niños durmiendo por prados y caminos!
¡El hermano busca al hermano,
un padre encuentra muerto a su hijo!
Las vacas mugen camino del monte…
En los ojos de las mujeres ya no hay llanto.
Oíd, oíd el sonido de las llamas…
¡Las chispas parecen lágrimas de sangre!
Pero en vano se afana el invasor:
¡El Árbol sigue en pie con los brazos abiertos!
¡Si antes Gernika era nuestra,
ahora pertenece a toda la Tierra…,
porque el nombre de Gernika se ha unido
para siempre al nombre de la Libertad!

Mikel Zarete izeneko beste poeta batek beste poema bat idatzi zuen. “1937 Aprilak 26” du izena poema ,picassoren margolanean inspiratuta dago etamargolana adierazten dituen sentimenduak nabarmentzen ditu.

1937 Aprilak 26

Una orden insensata. Una demostración de fuerza.
Una danza de mugidos de toros voladores.
El infierno se adueña de nuestro cielo.
Van veloces los rayos desatados
llenos de furia hacia Gernika…
la destrucción de la ciudad comienza
y habla a gritos la amargura.
GUERNICA Y LA GUERRA TOTAL
10Gritan de espanto la madre y el niño,
ante el cuerpo decapitado del padre;
gritan pájaros, flores, hierro,
Piedra y viento, madera y fuego hirviente;
grita el eterno respeto entre los pueblos,
el eterno sonido de la libertad.

PICASSOREN "GERNIKA"



Picassoren margolana


 
XX mendeko obra da, guda zibilean gertaturiko ekintza tamalgarri bat irudikatzen duena.
Estilo figuratibo eta abstaktoaren arteko nahasketa erabili zuen margolan hau irudikatzeko.
Koadroan,elementu ugari agertzen dira,zezena,ama seme hilarekin,usoa,soldadua,bonbila,zaldia,emakumea belauniko,emakumea kriseiluarekin,sutan dagoen etxea,gizona erreguka eta gezi zeiharra.Gaua dela dirudi, dena txuri-beltzez baitago. Honek momentuaren laztasuna ere adierazten du.Zerbaitetaz ihesi doaz, denak izuturik agertzen baitira. Korrika, asaldatuta eta lurrean botata agertzen dira. Denak ohiuka daude,pertsonen artean ez dago komunikaziorik, denek bakoitzaren burua salbatu nahi dutela dirudi. Koadroa nahiko abstraktoa denez, ez dago apaingarri askorik. Ez zaio apaingarriei eta inguruari horrenbeste garrantzi ematen, garrantzi gehiago ematen zaio egoera adierazteari.

Bideo honen bitartez, oso erraz ikus daitezke margolanan agertzen diren sinboloak:





-Zezena: Irudian ezkerrean agertzen da, gorputz iluna eta burua zuria. Zezenak, Picassoren sinbolismoan, “basakeria eta iluntasuna” adierazi nahi ditu.
-Ama seme hilarekin: Zezenaren azpian kokatuta, babestuta balego bezala, aurpegia zerura begira.
-Usoa: Zaldia eta zezenaren artean kokatuta dago, ez da ondo ikusten. Hegala jaitsita dauka. Hala eta guztiz ere, bakearekin erlazionatzen da
-Soldadua: Egia esanda, buru, beso eta aztarnak ikusten dira. Esku bat zabalik dauka eta bestean ezpata eta lore bat dauzka, itxaropen izpi bat bezala interpreta litekeena.
-Bonbila: Irudi honek intriga esnatzen du. Koadroaren erdian kokatzen da eta kritikoek bonba sinboloarekin erlazionatzen dute.
-Zaldia: Konposizioaren erdian. Bere gorputza eskumara begira dago, baina buruak ezkerraldera begiratzen du, zezenak bezala.
-Emakumea belauniko: Beste bertsio bat; emakumea zaurituta dago eta zaldiarengana doa deskantsatzeko.
-Emakumea kriseiluarekin: Gela argiztatu egiten du. Errepublikako alegoria bezala interpreta daiteke.
-Sutan dagoen etxea. Picassok espresibitate gehiago lortzen du pertsonaien xehetasunak azpimarratuz lerro soilen bitartez.
-Gizona erreguka. Gizon bat agertzen zaigu zerura begira abioiei erregutzen bonbardaketa bukatzeko.
-Gezi zeiharra. Zaldiaren ipurmasailen azpian kokatuta. Hildakoaren arima ren sinboloa izan daiteke, gorantz doala, botere gaztoen gainetik.

GEORGE STEER



George Lowther Steer 1904 abenduaren 25ean jaio zen eta 40 urtekin hil zen.


http://www.eitb.com/es/videos/detalle/874738/video-bombardeo-gernika--homenaje-george-steer-gernika/

Albistea Europako komunikabide nagusienetan agertu zen, zenbait kazetariek berehala ekin ziotelako gaiari; horien artean George Steer nabarmendu zen.

Bando nazionalak inoiz ez zuen onartu erantzunkizuna hori, aitzitik, frogak trukatu zituen eta prentsa frankistaz baliatu zen bonbardaketa lotsagarri haren errua euskal errepublikanoei rojos-separatistas botatzeko: Bilborantz erretiratzean su eman omen zioten herriari. Espainiako armadak gaur egun oraindik ez du onartu Gernikako bonbardaketan izan zuen erantzukizuna

                                                     
                                                  

George Steer jakinarazi egin zigun hegazkinak Alemaniarrak zirela.
Kazetari honen papera oso garrantzitsua izan zen. Bere testimonioari ezker, mundu guztiak jakin zuen Alemaniarrek Frankori laguntza heman ziotela.

BONBARDAKETA EGUNA



Apirilaren 26an bonbardaketaren eguna izan zen. Merkatu eguna (astelehena) zen baina eguerdian alkateak, egun horretako merkatua debekatu egin zuen.

126 hildako egon zen gutxi gora behera.Otxandianoko bombardeoa, 1937ko uztailaren 22an, 40 hildako egon zen eta egunkariaren arabera, Bilbon argitatua, beldurra eratzeko nahian . 1937ko martxoaren 31an, Durangoko bonbardaketa gertatu zen. Erasoa arraltsaldeko 4.30 hasi zen .

Gernikako herrian, bost aterpe eraiki zituzten. Haietako bat etxe konsistorialeko sotoan zegoen. Beste bat Santamaria kaleko eraikin batean, bestea paselekuan eta azken biak Loizaga etxeko sotoan eta foru egoitzako patioan.

 Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zituen Gernikako zeruak, hiruzpalau bonba jaurtitzeko. Handik hamabost minutura hasi zen lehen bonbardaketa; hiru hegazkin agertu ziren triangelu-formazioan nahiko behetik. Hala hasi zen hiru ordutik gora iraun zuen Gernikako bonbardaketa sistematikoa.

Bonbardaketaren ondorengo hirugarren egunera sartu ziren tropa nazionalak Gernikan. Armada frankistan era guztietako soldaduak ziren: italiarrak, alemanak, mairuak eta erreketeak. Horiek sartu zirenerako jende asko jada herritik ihes eginda zegoen errepresaliaren beldur, batez ere herrian errepublikanotzat eta nazionalistatzat ezagutzen zirenak. Okupazioaren lehen egunetan soldaduek ogia eta janariak banatu zituzten jendearen artean, baina laster etorri ziren gosea eta errazionamenduak