jueves, 22 de noviembre de 2012

BATZARRETXEA

Bizkaiko herrien batzarleku izan da Gernika mendeetan zehar. Aintzinean eleizateek ordezkariak bidaltzen zituzten Gernikara, Jaurerriaren arazoez eztabaidatzeko. Gernikako haritzaren ondoan batzen ziren eta batzarroi Bizkaiko Batzar Nagusi deitzen zioten. Batzarrak 1979. urtera arte egin ziren, urte horretan kendu zituzten eta Foruak, hau da, Bizkaiak bere buruari emandako berariazko legeak.
Ordutik aurrera 102 urte egon ginen Batzar Naguzi barik 1979.ean berreskuratu genituen arte. Urte horretan hasten da, bada, foru-erakunde honen bigarren aldia.




Batzarretxea eta Gernikako haritza gure herriaren kondairaren ikur biziak dira.Batzarretxea Bizkaiko erakunderik gorenaren egoitza da eta foru-aretxaren ondoan dago. Gernikako haritza Euskal Herri guztiko herrialdeen topagune da, muga politikoak gainditu eta kultura eta etnografia-ohitura berezi eta aberatsen jabe den herri honen elkarleku.                                      






Gernikako Aretxaren inguruan beste eraikuntza batzuk be egon ziran azpaldia, 1826. urtean gaur egun dagoen Batzarretxea egiten hasi ziren arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario