jueves, 22 de noviembre de 2012

BONBARDAKETA EGUNA



Apirilaren 26an bonbardaketaren eguna izan zen. Merkatu eguna (astelehena) zen baina eguerdian alkateak, egun horretako merkatua debekatu egin zuen.

126 hildako egon zen gutxi gora behera.Otxandianoko bombardeoa, 1937ko uztailaren 22an, 40 hildako egon zen eta egunkariaren arabera, Bilbon argitatua, beldurra eratzeko nahian . 1937ko martxoaren 31an, Durangoko bonbardaketa gertatu zen. Erasoa arraltsaldeko 4.30 hasi zen .

Gernikako herrian, bost aterpe eraiki zituzten. Haietako bat etxe konsistorialeko sotoan zegoen. Beste bat Santamaria kaleko eraikin batean, bestea paselekuan eta azken biak Loizaga etxeko sotoan eta foru egoitzako patioan.

 Lehen hegazkinak arratsaldeko laurak aldera urratu zituen Gernikako zeruak, hiruzpalau bonba jaurtitzeko. Handik hamabost minutura hasi zen lehen bonbardaketa; hiru hegazkin agertu ziren triangelu-formazioan nahiko behetik. Hala hasi zen hiru ordutik gora iraun zuen Gernikako bonbardaketa sistematikoa.

Bonbardaketaren ondorengo hirugarren egunera sartu ziren tropa nazionalak Gernikan. Armada frankistan era guztietako soldaduak ziren: italiarrak, alemanak, mairuak eta erreketeak. Horiek sartu zirenerako jende asko jada herritik ihes eginda zegoen errepresaliaren beldur, batez ere herrian errepublikanotzat eta nazionalistatzat ezagutzen zirenak. Okupazioaren lehen egunetan soldaduek ogia eta janariak banatu zituzten jendearen artean, baina laster etorri ziren gosea eta errazionamenduak

No hay comentarios:

Publicar un comentario