jueves, 22 de noviembre de 2012

PICASSOREN "GERNIKA"



Picassoren margolana


 
XX mendeko obra da, guda zibilean gertaturiko ekintza tamalgarri bat irudikatzen duena.
Estilo figuratibo eta abstaktoaren arteko nahasketa erabili zuen margolan hau irudikatzeko.
Koadroan,elementu ugari agertzen dira,zezena,ama seme hilarekin,usoa,soldadua,bonbila,zaldia,emakumea belauniko,emakumea kriseiluarekin,sutan dagoen etxea,gizona erreguka eta gezi zeiharra.Gaua dela dirudi, dena txuri-beltzez baitago. Honek momentuaren laztasuna ere adierazten du.Zerbaitetaz ihesi doaz, denak izuturik agertzen baitira. Korrika, asaldatuta eta lurrean botata agertzen dira. Denak ohiuka daude,pertsonen artean ez dago komunikaziorik, denek bakoitzaren burua salbatu nahi dutela dirudi. Koadroa nahiko abstraktoa denez, ez dago apaingarri askorik. Ez zaio apaingarriei eta inguruari horrenbeste garrantzi ematen, garrantzi gehiago ematen zaio egoera adierazteari.

Bideo honen bitartez, oso erraz ikus daitezke margolanan agertzen diren sinboloak:





-Zezena: Irudian ezkerrean agertzen da, gorputz iluna eta burua zuria. Zezenak, Picassoren sinbolismoan, “basakeria eta iluntasuna” adierazi nahi ditu.
-Ama seme hilarekin: Zezenaren azpian kokatuta, babestuta balego bezala, aurpegia zerura begira.
-Usoa: Zaldia eta zezenaren artean kokatuta dago, ez da ondo ikusten. Hegala jaitsita dauka. Hala eta guztiz ere, bakearekin erlazionatzen da
-Soldadua: Egia esanda, buru, beso eta aztarnak ikusten dira. Esku bat zabalik dauka eta bestean ezpata eta lore bat dauzka, itxaropen izpi bat bezala interpreta litekeena.
-Bonbila: Irudi honek intriga esnatzen du. Koadroaren erdian kokatzen da eta kritikoek bonba sinboloarekin erlazionatzen dute.
-Zaldia: Konposizioaren erdian. Bere gorputza eskumara begira dago, baina buruak ezkerraldera begiratzen du, zezenak bezala.
-Emakumea belauniko: Beste bertsio bat; emakumea zaurituta dago eta zaldiarengana doa deskantsatzeko.
-Emakumea kriseiluarekin: Gela argiztatu egiten du. Errepublikako alegoria bezala interpreta daiteke.
-Sutan dagoen etxea. Picassok espresibitate gehiago lortzen du pertsonaien xehetasunak azpimarratuz lerro soilen bitartez.
-Gizona erreguka. Gizon bat agertzen zaigu zerura begira abioiei erregutzen bonbardaketa bukatzeko.
-Gezi zeiharra. Zaldiaren ipurmasailen azpian kokatuta. Hildakoaren arima ren sinboloa izan daiteke, gorantz doala, botere gaztoen gainetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario