martes, 30 de octubre de 2012

AURKEZPENA



Kaixo lagunak,

D.B.Hko 4. mailako ikasleok gara eta gure bloga aurkeztu nahi dizuegu.
Guk Centro Formativo Otxarkoagan ikasten dugu.

Blog hau taldeko lana da eta parte-hartzileak hauek dira:
Marcos, Unai, Kevin, Arkaitz, Adrian, Endika, Adrian F, Jon, Maitane, Laura, Urko, Ibon, Iñaki, Alvaro, David. Gure irakasle Nagoreren laguntza ere badugu.

Blog honetan gai asko agertzen dira:Non dago Gernika?, Gernikako historia, Gernika bonbardaketaren aurretik eta ostean, Picasoren koadroa, Gernikako leku baliotsu batzuk...

Blog honi Gernika. Lehen eta Orain deitzea erabaki dugu. Erabaki honen zergaitia oso erreza da: Alde batetik, Gernika historian zehar aztertuko dugu. Beste alde batetik, Gernikaren garrantzi kulturala eta soziala isladatu nahi dugu hemen.

Beno ba aurkezpen hau eta gero, gure klaseko argazki bat jartzen dizuegu.