Gernikako Haritza da euskaldunek daukaten ikurrik entzutetsuena eta unibertsalena. Hasiera batan Haritz horren gerizpean egiten ziren Bizkaiko nherriek izendatutako ordezkarien Batzar Nagusiak.
Batzarretxearen eta estalpeko tribunearen inguru horretan daude izan ditugun Haritzak. Gaur eguneko Gernikako Haritza 2005.ean sartu zen, ordurako 19 urte zituela. Horren aurrekoak bedargunean dagoz; harrizko zutabez inguratuta Haritz Zaharra dago, daukagunik eta Gernikako Haritzarik zaharrena, baina ez lehenengoa. Horren oinordekoa 1860. urtean sartu zen eta hortxe egon zen, zin-egiteko tribunaren aurrealdan, 2004. urtean igertu eta bere lekuan beste bat sartu beharra egon zen arte.

Gauza berezietarako baino ez, da erabilten gaur egun, Lehendakariak edo Bizkaiko Ahaldun Nagusiak karguari zin egin behar duenean esaterako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario