viernes, 9 de noviembre de 2012

KLASEAN IKUSITAKO DOKUMENTALA


Klasean, Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentala ikusi dugu. Oso interesgarria iruditu zaigu eta oso ondo ulertu dugu egun horretan Gernikan gertatutakoa. Gainera, bonbardaketa bizi zutenen iritziak eta istorioak entzun ahal izan ditugu. Benetan interesgarria iruditu zaigula.

Hona hemen dokumentalaren link-a:

http://www.documaniatv.com/historia/el-bombardeo-de-gernika-video_5f24fa546.html

Ondo pasa!!!!

GERNIKAKO AZOKA


Gernika-Lumo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, busturialdean kokatuta.

Gernika, herri txiki bat da. Euskal Herriko bihotzean kokatuta dago.




Ezaguna da astelehenetan Gernikan ospatzen den azoka, baina ohitura hau aintzinetik dator. Gernikan, astelehenetako ohitura ospetsu honi eta "lunes gernikes, golperik ez" deitzen zioten.

Orain dela urte asko, azoka festa bat bezala ospatzen zen. Azoka honetara ez zen bakarrik Gernikako biztanleak joaten baizik eta Bizkaiko jendea ere.

Azoka ez zen bakarrik saltzeko edo erosteko. Hemen saltzen ziren produktuak nekazariek haien lurretan ekoizten zituztenak ziren: tomateak, piperrak, uhazak, patatak, etab.... Abeltzainek ere, haien animaliak saltzen zituzten: txerriak, oiloak, behiak, etab...
Astelehenetako azoka Gernikako ikur garrantzitsu bat izan da historian zehar.

Azoka goizean zenez, hau amaitu ostean, herriko jatetxe ospetsu batera joaten ziren bazkaltzera eta gero elkarrekin harremanak sustatzeko, eskupilota partidu bat jolasten zuten.

Hemen dugu Gernikako azokako argazki batzuk:
 








Azken argazki honetan, Gernikako Urriko azken asteleheneko azoka dugu. Urriko azken astelehenean, Euskal Herriko baserrietako produktuen erakuslehio bihurtzen da Gernika.  Bideo honen bitartez, aurtengo azoka ikus dezakegu:

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/977159/urriko-azken-astelehenaren-bideoa--azoka-gerni