miércoles, 21 de noviembre de 2012

BUELTATXO BAT GERNIKATIK

Egun on!!!!

Pasa den astean komentatu genuen bezala, Gernikara joan ginen ostiralean. Hamarretako autobusa hartu genuen Hurtado Amezagan eta berrogeita bost minutu eta gero, Gernikan geunden.
Gure irakaslearen proposamena oso argia zen: bonbardaketa bizi izan zuten hainbat pertsona elkarriztatu behar genituen. Horretarako hiru talde egin zituen Nagorek eta horrela banandu gintuen:

1. taldea: Urko, Marcos, Iñaki, Álvaro eta Kevin.
2.taldea: Adrián Palacios, Unai, Endika eta Adrián Frechilla
3.taldea: Ibon, Arkaitz, Jon, Laura eta Maitane.

Talde bakoitzak hiru elkarrizketa inguru egin behar zituen eta horretarako ordu bat genuen, beraz, azkar ibili behar ginen. Hurrengo sarrera batean elkarrizketa batzuk zintzilakatuko ditugu.

Elkarrizketak egin ondoren, bueltatxo bat eman genuen Gernikatik. Iparragirren estatua ikusi genuen, Batzar Etxea bisitatu genuen, Gernikako Arbola ikusi genuen eta herriko leku interesgarri batzuetan ere egon ginen. Hona hemen gure irteeraren proba grafiko batzuk: