jueves, 15 de noviembre de 2012

BIZKAIAN IZAN ZIREN BESTE BONBARDAKETA BATZUK


Durangoko bonbardaketa nagusia 1937ko martxoaren 31n burutu zuten Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek. Martxoaren 31n eta apirilaren 4an arteko bonbardaketetan, erregistratutako datuek diotenez, bonbardaketak 336 hildako eragin zituen Durangon. Guztira hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti zituzten, hau da, 14.840 kilo inguru guztiz lehergailutan. Durangok ez zuen aireko erasoen kontrako inolako babesik .